Metal Aroa

Varnako nekropolia, ezagutzen den lehen urre landua.

Metal Aroa[1] edo Metalen Aroa[2] Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barne hartzen dituena, hurrenik hurren. Metalurgia asmatu zutenean hasi zen, eta idazkera asmatzean Historiaurrea bukatuta, Historiako aldian sartzearekin batera amaitzen dela esan liteke[3], baina, egiaz, Brontze Aroa etapa arkeologikoa, Asia mendebaldeko eta Egiptoko zibilizazioei buruz hitz egiteko erabiltzen da historialarien artean[oh 1]. Metal Aroa izan duten lurralde guztietan aro hori ez zen batera hasi, ez eta batera bukatu ere: Metal Aroa Anatolian eta Zagros mendietan hasi zen lehenik, K.a. VI. milurtekoan; eta Europako zati handi batean K.a. I. milurtekoan bukatu zen.

Anatolia hego-erdialdean aurkitutako kobrezko gurdia. K.a. 4500 - 2200. Neues Museum, Berlin.

Lehenengo kobrea erabili zuten. Kobrea erabiltzea, harria eta zura erabiltzearen aldean, sekulako aurrerakuntza izan zen. Ondoren brontzea lortu zuten, kobrea eta eztainua nahasiz. Brontzea ere aurrerakuntza handia izan zen kobrearen aldean, gogorragoa baitzen, eta ez baitzen hain errez herdoiltzen. Eztainua ez zen erraz aurkitzen, eta hainbat zibilizaziok, merkataritza sareak indartu seta zabaldu behar zian zituzten eztainu mehatzetara iristeko. Horrela, hainbat kultura harremanetan jarri ziren. Horren lekuko, Uluburun ondoratutako itsasontzia izan da. Ontzia Turkiako kostaldea parean agertu zen, baina bertan arkeologoek aurkitu zuten eztainua[4] Europatik ekarri bide zela uste dute.

Gero burdina lantzea lortu zuten, are gogorragoa eta geografikoki askoz hedatua dagoena. Horrela, gero eta arma hobeak eta metalezko beste objektu baliotsu batzuk egin ahal izan zituzten.

  1. «Mertal Aro. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  2. «Artearen Historia. Prehistoriako Artea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Edad de los Metales: resumen, etapas y características» https://humanidades.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  4. (Ingelesez) «Tajikistan or Britain? Origin of famous Bronze Age tin ingots sparks controversy» MINING.COM 2023-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search